5
• Bai, bi kartatan objektu berbera dago!
Beraz, bizkor ibili beharra dago!
Mahaiaren erdian kokatutako iratxoa besteek baino lehen
harrapatzen saiatu behar duzue jokalari guztiek. Iratxoa har-
rapatzea lortzen duen jokalariak berehala izendatu behar du
bi kartatan ageri den objektua.
➝ Bi kartatan ageri den objektua izendatu duzu?
Bikain! Bi kartak zuretzat hartu eta zure aurrean jar ditza-
kezu, behera begira.
➝ Beste objektu bat izendatu duzu, edota ez duzu ezer
esan? Edo ez dago bi aldiz ageri den objekturik eta
halere iratxoa hartu duzu?
Orduan, gora begira jarritako azken karta kaxara itzuli
beharko duzu, eta dagoeneko irabaziak dituzun karten
artetik ere karta bat hartu eta kaxara itzuli beharko duzu.
Oraindik ez baduzu kartarik irabazi, hurrengo kartari
buelta ematean ez duzu Nahasteborraste iratxoa hartzerik
izango.
Hurrengo jokalariari dagokio orain karta bati buelta ematea.
Jokoaren bukaera
Karta guztiak gora begira jarritakoan bukatuko da partida.
Jokalari bakoitzak pila batean bilduko ditu irabazitako kartak,
eta pila handiena duen jokalaria izango da partidaren irabazlea.
Berdinketa gertatuz gero, bat baino gehiago izango dira irabaz-
leak.
EUSKARA