3
Bizkarrean geratu al zaio, erori gabe?
• Bai.
Oso ondo!
• Ez.
Lastima! Erori diren makila guztiak hartu beharko dituzu,
edozein kolore dutela ere, eta zure pilan utzi. Hurrengo
jokalariaren txanda izango da orduan.
Jokoaren amaiera
Jokalari batek bere makila guztiak astoaren gainean jartzea
lortzen duenean amaituko da jokoa, eta hura izango da
irabazlea.
Jokoaren aldaerak
• Gaztetxoenentzat
Errazago jokatuko duzue makila gutxiagorekin arituz gero
(adibidez, seina makilarekin).
• Lau jokalari baina gutxiagorekin aritzeko
Nahi izanez gero, soberan geratu diren makilak jokalarien
artean bana ditzakezue, kaxan gorde beharrean.
• Jokalari iaioenentzat
Jokoa zailagoa egingo zaizue jokatzen hasi aurretik
azukre-koxkorra jartzen badiozue bizkarrean astotxoari,
eta haren gainean jartzen badituzue makilak. Azukre
koxkorra bi eratara jar diezaiokezue, gainera: gainazal
handiena bizkarrean utzita ala asto gainean
alde estuena jarrita. Horrela, kolokan
jarriko duzue oreka.
2
Astotxo ekilibrista
4 eta 99 urte arteko 1-4 jokalarirentzako trebezia-joko
zirraragarria.
Marrazkilaria: Yayo Kawamura
Jokoaren iraupena: 10 bat minutu
«Aja-jaaa, astotxo ekilibrista hemen da». Bideari ekin nahi
dio lehenbailehen, baina, abiatu aurretik, badu nahiko lan
zama guztia bizkarrean hartzen! Makila guztiak astoaren
gainean jarri behar dituzue besteek baino lehen, baina bat
ere bota gabe.
Jokoaren edukia
astotxo bat, 40 makila (4 koloretakoak), azukre-koxkor bat,
jokoaren arauak
Jokoaren prestaketa
Jarri astotxoa mahaiaren erdian. Jokalari bakoitzak kolore
bana aukeratuko du, eta dagozkion makila guztiak hartuko
ditu. Lau jokalari baino gutxiago ari badira jokatzen, kaxan
utziko dira behar ez diren koloreetako makilak. Modu
arruntean jokatzeko ez da behar azukre-koxkorrik.
Jokoaren garapena
Txandaka jokatu behar da, erloju-orratzen noranzkoan. Inoiz
benetako asto bat ukitu duen jokalaria hasiko da jokatzen.
Hartu makila bat eta jarri kontu handiz astoaren gainean.
EUSKARA
EUSKARA